Gomez Nieto, Lasa eta Zabalaz: «Bi tiro buruan, kaputxarik gabe»

Erabiltzailearen aurpegia Jon O. Urain 2021ko ots. 23a, 11:59
Joxean Lasa eta Joxi Zabala tolosarren omenez 2020an egin zuten ekitaldiko irudia

Mikel Zabalzaren torturen eta hilketaren kontura Alberto Perotek eta Pedro Gomez Nietok izandako elkarrizketaren bertsio zabalago bat zabaldu du Ahotsa.info-k.

Mikel Zabalzaren torturen eta hilketaren auzian, Alberto Perote CESIDeko koronelaren eta Pedro Gomez-Nieto Guardia Zibileko kapitainaren arteko elkarrizketaren grabazioa argitaratu zuen atzo Público egunkariak. Dokumentua Non dago Mikel? Dokumentala egiteko ikerketa lanean zehar eskuratu zuten egileek —Amaia Merino zinemagileak eta Miguel Angel Llamas Pitu Ahotsa.info-ko kazetariak—, eta atzo bertan soka politikoa eragin zuen grabazioaren hedapenak; Geroa Baik eta EH Bilduk Espainiako Gobernuko Barne eta Defentsa ministroen agerraldia eskatu dute, eta ezkerreko subiranistek gaiaz galdetuko diote bihar Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari.

Atzo argitaratutakoa, ordea, elkarrizketa luzeago baten parte da. Horretan, Perotek eta Gomez Nietok hizpide dituzte Joxean Lasaren eta Joxi Zabalaren hilketak ere. Horrela dio elkarrizketak:

  • Perote: Uste duzu Intxaurrondon hil zitzaiela?
  • Gomez Nieto: Bai, nire irudipena da galdeketan bihotzekoak emango ziola poltsa buruan jartzearen ondorioz. Hori da nire irudipena. Huts asko egin zituzten: ondoko gelan senideak zeudela galdekatu zuten. Interesatzen zaizu? Gai horretarako hots egin didazu? Hain interesgarria eta hain inportantea al da «Etxearentzat»?
  • Perote: Izan ere, Zabala eta beste hura hil zituztenean… Zein zen?
  • Gomez Nieto: Lasa? Hori bi tiro izan ziren buruan.
  • Perote: Bi tiro?
  • Gomez Nieto: Bi tiro buruan, kaputxarik gabe.
  • Perote: Bi tiro eta… Ez kaputxarik ez ezer?
  • Gomez Nieto: Ez, ez, bi tiro izan ziren.
  • Perote: Alegia, hil egin zituztela; ez zitzaizkien hil.
  • Gomez Nieto: Lehenbizi, zuloak eginarazi zizkieten, zuloak eginarazi genizkien.
  • Perote: Joder!

Pluralaren lehen pertsonan mintzo da Gomez Nieto. Lasa – Zabala auzia zabaldu zenean, auzipetu egin zuten Gomez Nieto, baina, espetxean hiru hilabete igaro ondoren, 1996ko urrian auzipetzea kendu zioten, CESIDen paper sekretu batzuetan oinarrituta zegoelako.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!