Enirio-Aralar

Tolosako Epaitegiak behin-behinean artxibatu du Aralarko pisten aurka jarritako salaketa

Erabiltzailearen aurpegia Nagore Arin 2021eko otsailaren 15a

Enirio eta Igaratza arteko pista berria, artxiboko irudi batean. Iturria: Jagoba Manterola/FOKU

Epaitegiak ondorioztatu du Aralarko mendilerroan egindako jarduera guztietan «legezko baldintza guztiak bete» zituztela eta «naturguneak babesteko indarrean zeuden arau guztiak errespetatu» zituztela.

Hilabete luzeak dira Aralarko parke naturalean egin nahi dituzten pisten gaiak eztabaida eta protesta ugari eragin dituela. Askotariko iritziak eragin ditu artzainen txaboletara iristeko egin nahi dituzten pisten auziak, eta erakutsi du batzuetan ez dela samurra ingurumena zaintzearen eta abeltzainen jarduna babestearen arteko oreka. Hain justu ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur baloratu du Eguzki taldeak eta Landarlan erakundeak pista horien aurka jarritako salaketa. Jakinarazpen batean adierazi duenez, Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiak lan horien aurka jarritako salaketa «behin-behinean artxibatzea» agindu du.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!