Galtzaundi 30 urte

«Inauterietan euskara geroz eta gehiago entzuten da»

Erabiltzailearen aurpegia Jone Arruabarrena 2021eko otsailaren 11

Aurten ezin izango da Tolosako inauteriez gozatu, baina Tolosaldeko Galtzaundi euskara taldeak inauterietako kantuekin hasiko du 30. urteurrenaren harira egingo duen egitaraua, igandean.

1990. urtean sortu zen Tolosaldeko Galtzaundi euskara taldea, eta bertako kide da Maite Asensio (Tolosa, Gipuzkoa, 1980). Azken 30 urteotan Tolosaldeko euskarak inauterietatik edan du, eta inauteriek edan dute euskaratik ere. Horren erakusgarri da taldeak urteurrena ospatzeko asmoz iragarri duen lehenengo ekitaldia: inauterietako kantuekin osatutako kontzertua emango du Et Incarnatus orkestrak, igandean, 12:00etan, Leidorren.

Nolabait, inauterietako gogoa asetzeko balioko du igandeko kontzertuak?

Ez da inondik inora inauteriak ospatzeko ekitaldi bat. Garbi daukagu inauteriak aurten ez daudela, baina inauterietan Tolosako txarangetan urtero entzuten ditugun abesti horiek beste modu batean entzuteko aukera emango digu kontzertuak, harizko orkestra baten bitartez, modu askoz lasaiago eta goxoago batean.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!