Sei gazta berri aurkeztu dituzte, Eusko Label esnearekin ekoiztutakoak

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Sagarzazu 2020ko abenduaren 15a

Iturria: Irekia

Euskal Gaztak egitasmoa sortu dute, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten diren beste barietate batzuk bultzatzeko. Tartean da Fraisoro, behi gazta tradizionala.

Idiazabal sor-markatik haragoko gaztei bultzada bat eman nahi diete Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak Euskal Gaztak deituriko egitasmoa jarri du martxan, eta, horren bitartez, beste sei barietate lagunduko ditu. Eusko Label etiketa duen esnearekin ekoitzitako produktu gisa bultzatuko ditu: hori izango da seien ezaugarri komuna.

Ez dira berri-berriak, baina kontsumitzaile askok ez dituzte ezagutzen edo ez dakite Euskal Herrian ere halakoak produzitzen direnik, kasu askotan merkaturatzeko izaten dituzten zailtasunengatik. Gabezia horri irtenbide bat eman nahi diote Euskal Gaztak egitasmoarekin. «Ekoizleei tresna bat eskaini nahi diegu euren produktuak merkatura ahalik eta balorizatuen iristea lortzeko», adierazi du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak, egitasmoaren aurkezpenean. 

 

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!