«Iñurrategi anaiek ez zuten mendia gailurrari begira bakarrik egiten»

Erabiltzailearen aurpegia Unai Ugartemendia 2020ko abenduaren 2a

Iturria: Sua argitaletxea

Iñurrategi Anaiak Mendiari bihotz emanak komikia egin berri dute Berrobiko Ramon Olasagastik eta Cesar Llagunok, Sua argitaletxearekin.

Mendi Film jaialdia aukeratu dute Ramon Olasagastik (Berrobi, Gipuzkoa, 1972) eta Cesar Llagunok (Balmaseda, Bizkaia, 1972) beren lan berria aurkezteko. Larunbatean izango da, 19:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian.

Noiz hasi zineten komikiarekin?

CESAR LLAGUNO: Urtebete eman dugu gutxi gorabehera. Lehenik, zirriborro batzuekin eta gidoiarekin hasi ginen, eta udaz geroztik hasi nintzen ni margotzen. Denbora gutxiago igaro zela uste nuen, baina urte bat pasatu da.

RAMON OLASAGASTI: Iazko jaialdiaren ostean ekin genion lanari. Euskal mendizaletasunaren historiaren hainbat pasarte kontatzea da asmoa. Orain bi urte idatzitako Everest, herri oso bat gailurrean komikiaren jarraipena izatea nahi genuen.

 

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!