52 urteko espetxe zigorra jarri diote Iñigo Guridi Lasa euskal presoari

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2020ko azaroaren 19a

Iturria: Zipi/ EFE

2000an Cintruenigoko etxe batean jarri eta lehertu ez zen lehergailu bat jartzea leporatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak billabonatarrari. Ustez guardia zibili bat bizi zen etxe hartan, baina emakume bat eta ume bat bizi ziren egiaz, auzitegiaren arabera.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 52 urteko espetxe zigorra jarri dio Iñigo Guridi Lasa euskal presoari ETAko kide izanda 2000. urtean Cintruenigon (Nafarroa) lehergailu bat jartzea leporatuta —lehergailuak ez zuen eztanda egin—. Ustez guardia zibil bat hiltzeko saioa zen, baina emakume bat eta ume bat bizi ziren etxe hartan, auzitegiak zehaztu duenez. Hilketa saiakera leporatu diote, delitua berriz egiteko larrigarriarekin —aurrez Maximo Angulo espetxe funtzionarioa hiltzeagatik dago kondenatua, besteak beste—, eta «triskantza terrorista» egiten saiatzea. 

Cintruenigora joateko debekua jarri dio auzitegiak, halaber, kondena bukatu eta hurrengo zortzi urteetan. Jaengo espetxean (Andaluzia, Espainia) dago preso Guridi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!