Bluesaren historiak lagundurik

Erabiltzailearen aurpegia Joanes Marquet 2020ko urriaren 28a

Iturria: Gaztelupeko Hotsak

'Solo' izena du Iker Piris musikariaren bakarkako lehen lanak. The Romanticos taldeko konpositoreak akustikoan grabatu du bere diskoa, eta blues doinuak dira nagusi.

The Romanticos taldea denbora batez alde batera utzi du Iker Piris gitarra jole eta abeslariak (Tolosa, Gipuzkoa, 1979) eta Solo argitaratu du, blues primitiboz bustitako abesti bilduma; bakarlari moduan plazaratzen duen lehen lana ere bada. Hamarkada betez aritu da taldean, eta bakarkako disko bat ateratzeko gogoa zuen. «Duela hamar urte hasi nintzen jotzen, eta, pixkanaka, behar diren ezagutzak eskuratzen, eta errepertorioa handitzen joan naiz, bakarkako proiektu bat defendatu ahal izateraino. Azken hamar urteetako ibilbidearen amaiera irudikatzen duen lana da bakarkako disko hau».

Circo Perrotti estudioetan grabatu du Pirisek diskoa, Jorge Muñoz-Cobo musikari eta produktorearekin elkarlanean. «Estudio honetan ia-ia dena analogikoa da. Lehen mailako materiala, vintage eta antzinakoa, baina baldintza oso onetan dagoena. Egia esanda, zoragarria izan da». Garai bateko erara egin du lan. «1940ko hamarkadan egin izan balitz bezala, ez moztu-itsatsi-rik, ez ordenagailurik».

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!