Koronabirusa

Alarma egoera onartu du Espainiako Gobernuak, sei hilabeterako luzatzeko asmoz

Erabiltzailearen aurpegia Edu Lartzanguren 2020ko urriaren 25a

Gaurko Ministro Kontseiluko irudi bat. Argazkia: Espainiako Gobernua

Eusko Jaurlaritzako buruek edukiko dute egoera kudeatzeko eskuduntza, eta erabaki propioak hartzeko aukera. Elkartzeko eskubidea mugatuko du, eta etxeratzeko agindua ezarriko du gauean.

Maiatzaren 9ra arte arte luzatu nahi du Espainiako Gobernuak alarma egoera, izurriari aurre egiteko. Gaur, Madrilen, Ministro Kontseilu berezian onartu dute sei hilabeterako nahi duten egoera. Printzipioz, 15 egunerako ezarri dute. Bi aste barru, luzapena onartu beharko du Kongresuak.

Martxoaren 14an ezarritakoa baino arinagoa izango da: ez da konfinamendu orokorrik egongo. Baina biltzeko eskubidea mugatuko da, gauean etxeratzeko agindua ezarriko dute. Eztabaida dago etxeratzeko aginduaren ordutegiaren inguruan, baina 23:00-06:00 tartea proposatu du Pedro Sanchezen exekutiboak. Erkide Autonomoetako buruek kudeatuko dute. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aukera edukiko dute erabaki propioak hartzeko.

Horrez gain, Martxoan ez bezala, alarma egoera luzea du buruan Espainiako Gobernuak. Bozketa bakarrarekin, sei hilabeterako ezarri nahi du, saihesteko udaberrian gertaturikoa: hau da, bi astetik behin egoera luzatzeko eztabaida eta bozketa egin behar izatea Kongresuan.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!