Gure Esku-k euskal kulturgintza sustatuko du Tripontziarekin

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2020ko urriaren 9a

Gaur goizeko aurkezpena, Donostian. Argazkia: GURE ESKU

'Tripontzia: Burujabetzara bidean' komiki digitala eta urteberriko zozketa aurkeztu dituzte. Guztira, 52.000 euro banatuko dituzte.

Gure Esku-k Tripontzia: Burujabetzara bidean komiki digitala eta urteberriko zozketa aurkeztu ditu gaur goizean, Donostian. Tripontzia istorio sorta erosten duten guztien artean 52.000 euro zozkatuko dituzte, eta urtarrilaren 18an egingo dute zozketa.

Aurtengoan Tripontziak helburu ekonomikoa eta kulturala izango dituela zehaztu dute. Gure Esku-ren bozeramaile Amalur Alvarezek azaldu duenez, Tripontzia «autogestiorako» tresna bat da taldearentzat, eta aurtengo krisiak Gure Esku ere jo duen arren, herritarrek Tripontzia erosten jarraituko dutela uste du: «Gu sinetsita gaude une latzetan inoiz baino gehiago, komunitatea dugula babesgune».

Baina aurtengoan, ohiko helburuetatik harago joatea erabaki dute, eta jasotzen duten diruaren zati bat kulturgintzari lotutako proiektu batera bideratuko dute: «Helburua da euskal kultur ekosistema artikulatzea; epe motzera, sektoreak bizi duen larrialdi egoerari erantzuteko, eta epe ertain-luzera, ikuspegi estrategiko batekin urratsak egiteko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!