Altzoko Handiaren erraldoikide irlandarraren hezurrak eztabaidagai

Erabiltzailearen aurpegia Edu Lartzanguren 2020ko urriaren 18a

Elizabeth Windsor Ingalaterrako erregina, Byrne erraldoiaren hezurrak ikusten, 1962.urtean. PA

Charles Byrne erraldoiaren hezurdura Londresko museo batean daukate, hark hil aurretik esan arren bere gorpua itsasora botatzeko.

Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handia-k ez zuen inoiz ezagutu Charles Byrne, euskalduna jaio baino 35 urte lehenago hil baitzen hura. Baina, agian, eramango zuten haren hezurdura ikustera, Londresen egon zenean, Aitor Arregi eta Jon Garañoren filmean halakorik kontatzen ez badute ere. Izan ere, biak kideak ziren erraldoitasunean.

Byrne Irlandan jaio zen, 1761. urtean, Derryko herrixka batean. Altzoko Handiak bezala, akromegalia gaitza zuen, eta horrek 2,31 metroraino haztea eraman zuen, hau da, euskaldunak baino hamar zentimetro gutxiago.

Bien bizitzek antz handia daukate. Byrnek ere hirira joatea erabaki zuen gaztetan, 21 urte zituela, bere gorpuzkera erakutsiz dirua ateratzera. Lehenbizi Eskozian ibili zen, eta arrakasta handia lortu zuen. Ondoren, Londresera joan zen, eta orduko londrestarrak harritu zituen. Erraldoi Irlandarra ezizena eman zioten han.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!