2021eko Korrika urtebetez atzeratuko da

Erabiltzailearen aurpegia Lander Muñagorri Garmendia 2020ko urriaren 16a

22. Korrika ez da 2021eko martxoan egingo, eta 2022an egingo da: «Beharrezkoagoa da Korrika denok desiratzen dugun baldintzetan egitea, une honetan ez baitugu Korrikaren ordezko eskas bat nahi», argudiatu du AEK-k.

2021. urteko Korrikaren nondik norakoak aurkezteko ekitaldia behar zuenak bestelako albistea ekarri du: euskararen aldeko mobilizazioa ez da datorren urtean egingo, egoerak hala baldintzatuta. Martxoan Gasteizen zen hastekoa 22. edizioa, baina antolatzaileek erabaki dute 2022ra atzeratzea. Uda aurretik esana zuten datorren urteko edizioari eutsiko ziotela, baina ezin izan da horrela izan: «Bizi dugun egoerak argi erakutsi digu apalak eta zuhurrak izan behar dugula, eta, beraz, erabakirik onena delakoan gaude». AEKtik ez dute aurreikusten epe motz zein ertainean osasun egoera kontrolatuta egongo denik, eta horregatik jendetza batzen duen ekitaldia atzeratzea erabaki dute, «pandemiaren transmisioa ahalik eta gehien murrizteko».

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!