Grebari eustea erabaki dute Baikoko pilotariek

Erabiltzailearen aurpegia Julen Etxeberria 2020ko urriaren 8a

Aho batez hartu dute erabakia. Larunbateko Binakako Txapelketako finalaurrekoa bertan behera geratu da, Agirrek eta Albisuk greba egingo dutelako. Ezkurdia eta Martija pasako dira finalera, eta Olaizola eta Urrutikoetxearen aurka jokatuko dute. https://www.berria.eus/albisteak/188050/grebari-eustea-erabaki-dute-baikoko-pilotariek.htm

Baiko enpresako hamabost pilotari greban egongo dira bihartik. Guztiak, Aimar Olaizola, Mikel Urrutikoetxea, Ander Imaz, Iraitz Zubizarreta eta Endika Uriondo ez beste. Hamabi eguneko lan uztea da, hamabi egun zehatzekoa: ez dute jokatuko hurrengo hiru asteetako ostiral, larunbat, igande eta astelehenetan. Baikoko pilotari talde horrek gaur erabaki du duela astebete deitutako greba egitea, bozketan aho batez onartuta.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!