Garai: «Egoerara egokitu behar izan dugu»

Erabiltzailearen aurpegia Julen Etxeberria - Jon Ordoñez Garmendia 2020ko urriaren 1a

Jose Ramon Garai, gaurko agerraldiaren une batean. GORKA RUBIO/FOKU

Azkenaldian pilotariengandik jaso dituzten salaketan aurrean, Baikoko zuzendari nagusiak adierazi du koronabirusak sortu duen egoera berrira egokitu eta erabakiak hartu beharrean izan dela enpresa. Pilotariek mobilizazioen berri emango dute bihar, Bilbon, ELAren egoitzan.

Zurrunbiloaren erdian izan da azken asteetan Baiko eskuzko pilota enpresa, eta Jose Ramon Garai zuzendari nagusiak azalpenak eman ditu gaur Bilbon egin duen agerraldian. Funtsean esan du pilotarien kontratuetan azkenaldian egon diren gorabeherak osasun krisiak sortu duen egoera aldaketak behartuta izan direla, jaialdi gutxiago dagoela, sarrera gutxiago saltzen direla, eta Baikok hori kudeatu behar duela. Koronabirusak eragin duen egoera berrira egokitu eta neurriak hartu besterik ezin dutela egin argudiatu du. Gaineratu du kirol profesionalaren oinarria kirolarien txandakatzea dela, eta azpimarratu du Baikok ez dituela bota, baizik eta eurek erabaki dutela ez segitzea.

Baiko enpresan eskualdeko Iñaki Artola alegiarra, Beñat Urretabizkaia ikaztegietarra, Jon Ander Peña tolosarra eta Jon Erasun zizurkildarra daude. Astelehenean Beotibarreko adierazpena sinatu zuten pilotariekin biltzekoa da enpresa, eta hitz egin ahal izatea eta egoera bideratu ahal izatea espero duela esan du Garaik. Baina garbi utzi du azken aldiko gertaerek egoera ekonomikoa dutela oinarri. Baikoko zuzendari nagusiak azaldu du %20ra arteko soldata murrizketa negoziatu nahi dutela orain pilotariekin, eta ez dutela lehenago egin, aldi baterako erregulazio espedientea amaitu zenean, horrek giro txarra sor zezakeelako, haren hitzetan.

Jarraitu Berria-n irakurtzen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!