Jonan Fernandez Trantsizio Soziala eta 2030 Agendako idazkari izendatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Edurne Begiristain 2020ko irailaren 9a

Lehendakaritzaren menpe egongo da idazkaritza berria. Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agendari lotutako politikak koordinatuko ditu tolosarrak.

Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Soziala eta 2030 Agendako idazkaria izango da hemendik aurrera Jonan Fernandez. Departamendu berria da eta Lehendakaritzaren menpe egongo da. Haren egitekoen artean egongo dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako politikek bat egitea NBE Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agendarekin. NBEk 2015ean onartu zuen garapen jasangarrirako 2030 Agenda, eta helburuen artean ezarri zuen, besteak beste, pobreziaren aurkako borroka, aldaketa klimatikoaren aurkako neurriak, hezkuntza, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta ingurumena. Politika horiek Jaurlaritzako helburuekin txertatzea izango du xedetzat Fernandezek.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!