Ia 3.800 langabe gehiago maiatzean, Hego Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia Edu Lartzanguren 2020ko eka. 2a, 11:33

Denera, 182.852 pertsona daude izena emanda lana topatzeko zerbitzuetan.

Konfinamendua martxoan ezarri zutenetik, langabe kopurua asko igo da Hego Euskal Herrian. Gaur, maiatzari dagozkion datuak argitaratu dituzte, eta badirudi igoera apaltzen hasi dela. Edonola ere, apirilean baino 3.767 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta dagoeneko 182.852 pertsona daude izena emanda lan bulegoetan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %2,22 egin du gora lan bila ari direnen kopuruak, eta Nafarroan, %1,72. EAEn, iazko maiatzean baino 27.842 pertsona gehiago dago izena emanda Lanbideren bulegoetan (%24,45 gehiago), eta Nafarroan, azken hamabi hilabeteotan 9.874 langabe gehiago daude (%31,58).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!