Koronabirusa

Prest daude KAE eta ETE ligen lehia eta protokoloa

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2020ko maiatzaren 10a

KAE Kantauriko Arraun Elkarteak prest du jada bere bi ligetako eta ETE Emakumezkoen Traineruen Elkarteko aurtengo lehiaketa sistema, baita segurtasun protokoloa ere.

KAEk zehaztu du zer baldintzatan jokatuko dituzten estropadak hiru liga horietan uda honetan: batetik, uztaileko lehen asteburuan hasiko lirateke hiru ligak, betiere osasun eta segurtasun baldintzak betez gero; bestetik, astero estropada bakarra jokatuko litzateke, eta egun eta toki berean jokatuko lirateke hiru ligetakoak, bederatzi guztira, eta hiru eremu finkotan: Castro Urdiales (Espainia), Getaria eta Pasaia (Gipuzkoa); horrez gain, liga balekoa izateko, gutxienez sei estropada jokatu beharko lirateke; bestalde, liga berean bi klubek uko eginez gero lehiatzen jarraitzeari —koronabirusagatik positiboak daudelako—, liga hori bertan behera geratuko litzateke; azkenik, ez da kanporaketarik jokatuko KAEko bi ligen artean; hots, Lehen Mailatik bi jaitsiko dira, eta Bigarren Mailatik bi igo.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!