Koronabirusa

Jaurlaritzak mugatu egingo du lehen fasea eta ez du utziko herri batetik bestera joaten

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2020ko maiatzaren 9a

Lanera eta eskolara joateko edo beste salbuespen kasuetan soilik baimenduko ditu herrialde barruko mugimenduak; gainerakoan, udalerri barrura mugatuta egongo da mugikortasuna.

Eusko Jaurlaritzak mugatu egingo du Espainiako Gobernuak gaur goizean buletin ofizialetan argitaratu duen lehen fasea. Madrilen aginduan lehen fasean baimenduta daude probintzia barruko mugimenduak, baita turismoa egiteko ere. Eusko Jaurlaritzak eguerdian jakinarazi du, ordea, pertsonen mugimendua udalerri barrura mugatuko duela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta soilik lanera edo eskolara joateko bidaiak eta beste salbuespen kasu batzuetan baimenduko du udalerritik ateratzea. «Zentzuz jokatzera» deitu du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak: «Jarduera sozioekonomiko batzuk egiteko herri batetik bestera joan behar da; adibidez, lan egiteko edo medikuaregana joateko. Baina ezingo da beste herri batera joan ariketa fisikoa egiteko, asialdian aritzeko edo hondartzara joateko».

Jarraitu hemen irakurtzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!