Koronabirusa

«Mezua izan da familia dela zaintzaren ardura duena»

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola 2020ko maiatzaren 9a

Izurriak agerrarazi egin ditu urritasunak dituztenen zaintzan dauden gabeziak: Elkartu federazioak horren gaineko txosten bat egin du. Mikel Malkorra tolosarra federazioko ordezkaria da eta gogoratu du arazoa egiturazkoa dela.

Gipuzkoan desgaitasun fisikoa duten pertsonen federazioa da Elkartu, eta itaunka jardun dute konfinamenduaren harira: urritasunak dituzten pertsonei eta haien familiei galdetu diete zer-nola antolatu dituzten aldi honetan zaintza lanak. Federazioko ordezkari Mikel Malkorraren aburuz (Tolosa, Gipuzkoa, 1976), oinarrizko arazo bat areagotu besterik ez du egin osasun krisi honek, eta agerian geratu da hori erantzunetan.

Laguntza behar duten mendekoei kalera irteteko ordua ipini diete: adineko pertsonekin batera. Zer gogoeta eragin dizue?

Bai, urritasunak dituzten pertsona zenbaitek laguntza behar dute kalera ateratzeko. Baina gure kolektiboan badira kirolariak ere, edo gurasoak, edo erosketak egitera ateratzen diren pertsonak; beste edozeinek bezala egin ditzakete jarduera horiek. Adi erreparatu behar zaie, halaber, egoitzetan dauden pertsonei; deskonfinamendu aldi honetan kontuan hartu behar lirateke haien beharrak, eta haien egoera gogorra. Gogorra da deskonfinamendua etxean pasatzea, baina egoitza batean, gela batean, are gogorragoa.

Zuek asteotan eginiko azterlanaren arabera, familiek aparteko zama hartu behar izan dute...

Ondorio nagusietako bat hori izan da: beren gain hartu dute familiek urritasunak dituzten pertsonen zaintza.Badago gizarte zerbitzuen sistema bat, laguntzak eta zerbitzuak badira, baina, praktikan, egoera honetan, argi ikusi da familia dela zaintzen ardura hartu duen erakundea. Alde horretatik, beharrezkoa da senideen zaintza duintzea.

Segi irakurtzen...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!