Koronabirusa

Maskarak derrigorrezkoak izango dira garraio publikoan astelehenetik

Erabiltzailearen aurpegia Edu Lartzanguren 2020ko mai. 2a, 18:54

Trantsizioa erkidegoetako gobernuekin gobernatzeko prest dagoela gaineratu du. Asteazkenean bozkatuko dute Kongresuan larrialdi egoera luzatzea, maiatzaren 24ra arte.

«Ez dago B planik», esan du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko buruak. Larrialdi egoerak jarraitu behar duela esan du, eta dei egin die beste buruzagi politikoei «erantzukizunez jokatzera». Hurrengo faserako norberaren erantzukizunari dei egin dio gobernuburuak. Astelehenetik aurrera derrigorrekoa izango da maskarak erabiltzea garraio publikoan.

Larrialdi egoera «koronabirusa garaitzeko tresna eraginkorra» dela adierazi du Sanchezek, prentsaurreko telematikoan.

Luzapena ez onartzeak «osasun publikoan ez ezik, gizartean eta ekonomian eragingo lukeen kalteaz jabetzea garrantzitsua da». Konfinamendua arintzeko prozesuak «erkidegoekiko aldebiko elkarrizketa asko» eskatuko duela adierazi du agintariak. Trantsizioa erkidegoetako gobernuekin gobernatzeko prest dagoela gaineratu du. «Egia da EAEk, Kataluniak eta Galiziak zalantzak plazaratu zituztela. Baina larrialdi egoera tresna konstituzional bakarra da mugikortasuna murrizteko. Larrialdi egoerarik gabe, esaterako, kirolariak edozien ordutan atera ahalko lrateke kalera, eta arrisku taldean dauden pertsonekin gurutzatu».

Urkulluren eta Txibiteren ezinegona

Astearte arratsean aurkeztu zituen Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek konfinamendua arintzeko atondu duten planaren oinarri nagusiak, eta erreakzioa eragin zuen Hego Euskal Herrian. Nafarroako Gobernuak esan zuen Espainiako Gobernuaren plana «Nafarroako errealitatera egokitu» beharko dela: «Foru komunitateak baditu berezkotasun ugari. Bertoko errealitate sozioekonomikoa ez da Baleareetakoa: adibidez, industriak BPGan duen pisua askoz handiagoa da hemen, eta turismoarena, txikiagoa».

Iñigo Urkullu lehendakariak gogor erantzun zion Sanchezi arratsaldean. Salatu zuen Espainiako Gobernuak «estatu eredu probintzial bat» sustatu nahi duela, erabaki bateratuak hartu ordez. Lehendakariaren esanetan, Sanchezek bezperan azaldutako planak «atzeraldi zentralizatzaile bat» eragin du: «Ez ditu errespetatzen ez nazio aniztasuna, ez autonomia estatua. Are gutxiago, gure autogobernuaren gaitasuna». Espainiako Gobernuaren komunikaziorik eza kritikatu zuen, alarma egoera kentzeko eskatu, eta Sanchezi exijitu zion «bi aldeko elkarrizketa bat» hasteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!