Koronabirusa

Udalei banatutako 300.000 maskarak erretiratuko ditu Eudelek

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2020ko apirilaren 26a

Kaxa batzuetan zeuden maskarak akatsak zituztela eta, horiek biltzen hasiko da Eudel astelehenetik aurrera.

Eudel Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkako udalen elkarteak asteazkenean jakinarazi zuen laguntza emango ziela udalei udalerri guztietan 300.000 maskara doan banatzeko eta birusaren aurkako babes ekipamenduen hornidura indartzeko. EITBk jakinarazi duenaren arabera, ordea, maskara horiek erretiratuko dituzte astelehenetik aurrera, akastunak direlako.

Eudelek gutun bat igorri die udalei, ohartaraziz kaxa batzuetan akatsak topatu dituztela. Besteak beste, oihalari eusten dioten gomak askatuta daude edo apurtu egiten dira. Horregatik, elkarteak kaxa guztiak jasoko ditu, eta, horretarako, maskara horiek eskuratu zituzten herritarrek udaletara eraman beharko dituzte bueltan. Hala ere, elkartearen esanetan, oraindik herritarren artean banatzen hasi gabeak ziren hainbat udaletan.

Akatsik gabekoak iristean, berriro banatuko ditu Eudelek. Bizkaian 145.000 banatu zituzten, 107.000 Gipuzkoan eta 43.750 Araban.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!