«Haurrek ikusten dutena egiten dute»

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Ane Txoperena Iribarren 2020ko apirilaren 24a

Umeen hizkuntz ohiturak gurasoengandik hasten direla uste du Maite Asensio Urtxintxako koordinatzaileak. Nerabeei, berriz, erabakimena eman behar zaiela. Itxialdian euskaraz jolasteko aholkatu du.

Umeei jolas librerako tarte gehiago utzi behar zaiela dio Maite Asensio Iparragirre (Tolosa, Gipuzkoa, 1980) Urtxintxako koordinatzaileak: «24 ordu etxean sartuta gaude, eta ari gara ordu guztiak betetzeagatik betetzen». Haurrekin euskaraz jolastearen garrantziaz ohartarazi du, baina uste du ez dela nahikoa gurasoak umeekin euskaraz aritzea. Euskaldunak diren gurasoen kasuan, eredu izan behar dutela uste du: «Hausnarketak helduen aldetik etorri behar du».

Umeak etxetik atera ezinik daude oraingoz, eta aurrerantzean ere denbora gehiena etxean pasatuko dute. Zer jarduera egin daitezke haiekin etxean?

Leku pila batetik iritsi zaizkigu proposamenak, eta lehenengo bi asteetan informazio gehiegi ere bai, esango nuke: bazeuden bideoak gauza guztien inguruan, eskulanak... etxean egiteko jarduera pila bat. Gurasoek hartu dute momentu honetan irakasle rola, eskulan edo arte tailerretako irakasleak ere badira, sukaldaritzakoak... Denetarik ari gara eskatzen gurasoei, baina gauzak lasaiago hartu beharko genituzke. Garrantzitsuena da jarduerak ongi aukeratzea haurrari gustatzen zaionaren arabera, ez orduak betetzea betetzeagatik. Denak ez du balio denontzat.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!