Koronabirusa

Igandetik aitzinera egunean ordubetez atera ahalko dira haurrak kalera

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea Agirre 2020ko apirilaren 23a

Argazkia: Jon Urbe/Foku

Kilometro bateko azaleran ibiltzen ahalko dira haurrak eta etxetik jolasak eramaten ahalko dituzte kalera. Landa eremuko haurrak mendi inguruan ibiltzen ahalko dira. 

"Igande honetatik aitzinera haurrak egunean behin ateratzen ahalko dira, etxetik kilometro batera urrutienez eta goizeko bederatzietatik gaueko bederatziak arte". Pablo Iglesias Espainiako gobernuko presidenteordeak eman ditu gaur haurren ateraldien inguruko xehetasunak. 

Haurrak adinez nagusia den guraso edo anai arreba batekin ateratzen ahalko direla nabrmendu du Iglesiasek, eta hiru haur batera ateratzen ahalko direla. Etxetik ateratzerakoan segurtasun distantzia mantendu behar dela oroitarazi du Iglesiasek, ahal dela bi metroko distantzia, eta hori ezin baga gutxienez metro batekoa. 

Haurrak kalean jolasten ahalko dutela nabarmendu du Iglesiasek, eta horretarako etxetik materiala ateratzen ahalko dutela, baloia edo patinak erraterako. Hala ere oroitarazi du parkera ezingo dela joan. Landa eremuko haurrak, aldiz, mendi ingurura joateko baimena izango dute baina beti ere distantzia mantenduta eta ordutebez bada. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!