Koronabirusa

Ehunka kulturgilek greba digitalerako deia egin dute apirilaren 21erako eta 22rako

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Astiz 2020ko apirilaren 20a

Kulturaren balioari buruzko gogoeta piztea eta paradigma aldatzea nahi dute grebalariek. Diziplina guztietako 300 sortzaile eta eragilek baino gehiagok egin dute bat deialdiarekin.

«Zer gertatuko litzateke aktorerik, idazlerik, dantzaririk, musikaririk, margolaririk ez balego?». Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz, Euskal Herriko kulturgintza larri dagoela ikusi, eta apirilaren 21ean eta 22an greba digitala egiteko deia zabaldu dute 300 kulturgilek baino gehiagok. Bi egun osoz ez dute Interneten kultur edukirik partekatuko, eta sektorearentzako neurri espezifikoak hartzeko deia egin diete erakunde publikoei. www.kulturgintzan.eus orrialdean zabaldu dute euren analisia, eta bertan topa daiteke deialdiarekin bat egiteko bidea ere. «Desagertu egingo gara, oihala beheratuko dugu eta sareetan zein hedabideetan ez dugu inongo ekimenik egingo, ez dugu zuzeneneko edo grabatuko emanaldirik ez eskainiko ez partekatuko. Oihala beheratuko dugu eta gure ahotsa isilduko dugu, entzun gaitzazuen».

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!