Koronabirusa

Gipuzkoako Aldundia eta hiru zahar etxe auzitara eramango ditu ELAk

Erabiltzailearen aurpegia Jon OrdoƱez Garmendia 2020ko api. 13a, 13:27

Tolosako Iurreamendi egoitzaren kontrako salaketa egingo du tartean. Langileen osasunerako eta bizitzarako eskubidea urratzea egozten die. Atzo beste hamabost egoiliar hil dira ziren eta 91 dira guztira; Gipuzkoan hildakoen hamarretik zazpi zahar etxeetan hil dira.

ELAk auzitara eramango du bihar Gipuzkoako zahar etxeetan koronabirusaz egin den kudeaketa. Gaur goizean jakinarazi duenez, Gipuzkoako Aldundiaren eta hiru zahar etxeren aurkako salaketa aurkeztuko du, Ordiziako San Jose, Tolosako Iurreamendi eta Zumarragako Argixao. Sindikatuak argudiatu du hango langileen osasunerako eskubidea eta bizitzarako eskubideak urratu direla, eta jakinarazi du hiru horietan eta Arrasateko egoitzan egoiliarren %80 eta langileen heren bat dagoela kutsatuta.

Hainbat zahar etxeetan egoera kritikoa dela dio ELAk, eta horregatik Osakidetzaren esku hartze integrala eskatu du.

Eider Mendoza Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak atzo jakinarazi zuzenez, beste hamabost lagun hil dira Gipuzkoako zahar etxeetan koronabirusaren ondorioz. Horiekin 91 dira hildako egoiliarrak. Gipuzkoan hildakoen hamarretik zazpi, beraz, zahar etxeetan hil dira. Aipagarria da datua Gipuzkoa baita Hego Euskal Herrian gaitza gutxien hedatu den herrialdea. Araban hildako guztietatik hamarretik lau zahar etxeetan hil dira, eta Nafarroan, hamarretik hiru dira (Nafarroako Gobernuak onartu du koronabirusa diagnostikatu gabe hil diren egoiliarrak egon litezkeela).

Gipuzkoan azken orduetan hildakoak Arrasaten (Iturbide egoitza), Donostian (Berra), Eibarren (Egogain), Eskoriatzan (Jose Arana) Ordizian (San Jose), Tolosan (Iurreamendi), Zarautzen (Santa Ana) eta Zumaian (Otezuri) izan dira. Guztira Gipuzkoan dauden 65 zahar etxeetatik hamaseitan atzeman dituzte kasu positiboak. 71 egoiliar ospitaleratuta daude edo Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan.

Segi hemen irakurtzen...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!