Koronabirusa

Langileekin osasuna bermatzen dela adostu ezean bihar planto egitera deitu du LABek

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2020ko apirilaren 13a

Adostutako planik gabe jarduera abiatzen duten enpresak zigortzeko eskatuko du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak aurreratu duenez. Koronabirusak jota hiru langile hil direla esan du, eta lanerako itzulera "Confebasken irizpideen arabera egiten bada", lan osasuna ez dagoela bermatuta. Eusko Jaurlaritzak dio lanera itzultzeak ezin duela ekarri "lasaitzea".

Bihar milaka langile lantokietara itzuli bezperan, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak planto egitera deitu du enpresek langileekin euren osasuna bermatzen dela adostu ezean. Agerraldia egin du Aranburuk gaur goizean, eta prebentzio planak adostera deitu ditu enpresariak: "Enpresetan sindikatuekin prebentzio plan bat adostu ezean, jardueraren abiatzea saihesten saiatuko garela, langileak plantora deituz". Zehaztu du lantokietarako itzulera "Confebasken irizpideen arabera egiten bada", ezin dela bermatu langileen osasuna. Gaineratu du, akordiorik ez badago, desadostasunak Osalaekn edo Nafarroako Lan Osasuneko Institutuak eta Lan Ikuskaritzak konpondu beharko dituztela, "arriskurik egon ez dadin ziurtatzeko eta ardurak behar bezala finkatzeko", eta LABek prebentzio planik gabe lanean hasten diren enpresak zigortzea eskatuko duela.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!