«Herbehereetan lan aukera handia dago hezkuntzaren arloan»

Erabiltzailearen aurpegia Nagore Arin 2020ko api. 10a, 20:58

Irakasle gradua amaitu, eta praktikak egitera joan zen Ane Etxeberria Herbehereetara. Gerora, lana aurkitu, eta han gelditu da. Gustura dago, eta hezkuntza sistema «desberdina» dela azaldu du.

Ane Etxeberria irakasleak (Tolosa, Gipuzkoa, 1996) urte bat baino gehiago darama Herbehereetan bizitzen. Irakasle ikasketetako gradua ikasi zuen, eta praktika batzuk egiteko asmoz joan zen. Egonaldia amaitu baino lehen, ordea, lan eskaintza bat izan zuen; geroztik, han jarraitzen du lanean.

Zer dela eta joan zinen?
Nafarroako Unibertsitate Publikoak nazioartean praktikak egin ahal izateko eskaintza bat zabaldu zuen. Ni master bat egiten ari nintzen Mondragon Unibertsitatean, baina izena eman nuen. Gradu bakoitza kontuan hartuta, herrialde asko zeuden aukeren artean, tartean Utrech, orain nire bizileku dena.

Zuk hautatu zenuen nora joan? 
Hiru hiri zeuden irakasletzarekin lotuta, eta nik hiru aukeretan eman nuen izena: Bratislava, Paris eta Utrech. Hiruetan hartu ninduten, baina nik Herbehereetara etortzea erabaki nuen, hemengo hezkuntza sistema nahiko desberdina zela esan zidatelako. Montessori izena duen pedagogia batean oinarrituta dago, eta niri asko interesatzen zait pedagogia hori.

Zerk harritu zaitu gehien?
Hemengo bizimoduak harritu nau gehien; egunerokoa erabat desberdina da. Tolosan, adibidez, beste erritmo bat neraman. Hemen, ordea, arratsaldeko bostetan etxera joateko ordua da; jendea etxekoia da. Janari aldetik ere harrigarria da; ez dago kultura gastronomikorik.

Praktikak egitera joan eta han geratu zinen...
Lehen sei hilabeteetan Cervantes Institutuan egon nintzen lanean, baina gero hemen gelditzea erabaki nuen: lan eskaintza bat jaso nuen irakasle gisa, eta onartu egin nuen. Lan aukera handia dago, bereziki, hezkuntzaren arloan. Ikastetxeak ixten ari dira, hain justu, irakaslerik ez dagoelako. Aukera polita iruditu zitzaidan.

Jarraitu irakurtzen hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!