Koronabirusa

Sintomarik gabeko gaixoak bakartu egingo dituzte Hego Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2020ko apirilaren 5a

Argazkia: MONCLOA

Pedro Sanchezek bilera bat egin du autonomia erkidegoetako presidenteekin, eta azpiegituren zerrenda bat eskatu die hilaren 10erako, atzemandako kasu positibo asintomatikoak kokatzeko. Adierazi die milioi bat test banatuko dituela «detekzio goiztiarrerako».

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bideokonferentzia bidezko bilera bat egin du autonomia erkidegoetako presidenteekin, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzakoarekin eta Maria Txibite Nafarroako Gobernukoarekin, besteak beste. Laugarrena, alarma egoera ezarri zuenetik. Gaurkoan, eskatu die koronabirusaren proban positibo ematen duten gaixo asintomatikoak bakartzeko balio dezaketen azpiegitura publiko eta pribatuen berri emateko apirilaren 10erako. Egun, proba gehien-gehienak sintoma nabarmenak dituztenei egiten dizkiete. Erkidegoetako hainbat presidentek material gehiago eskatu dute, eta babestu egin dute alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatu izana.

Sanchezek adierazi du igandean eta astelehenean milioi bat test iritsiko direla, eta eskatu du zerrenda bat egiteko hotel, kongresu etxe, aterpetxe eta kiroldegiekin, eta zehazteko horien prezioa. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak azaldu du test azkarrek «galbahe azkar bat» ezartzeko balioko dutela erietxeetan eta zahar etxeetan, besteak beste. Hurrengo fasea «oinarrizkotzat» jo dute kasu berrien «detekzio goiztiarrerako».

Jarraitu Berria-n irakurtzen

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!