Konfinamendu aginduaren ondorioz, aurten ezingo da Aberri Eguna kalean ospatu. Bihar zortzi ziren batzuen eta besteen ekitaldiak. Horren aurrean, hainbat pertsona ezagunek Euskal Herria Batera ekimenaren izenean elkarrekin Euskal Herri osoko balkoietan ospatzera deitu dute. Hainbat pertsona ezagunek babestu du deialdia (ikusi zerrenda, albistearen amaieran). Zehazki, balkoietan hiru gauza egitea proposatu dute: ikurrinak eta Nafarroako banderak jartzea, ikur kolektibo bat osatzea eta elkarrekin abestea. "Horrela aldarrikatuko dugu euskal herritarren, lurraldeen eta administrazio esparruen jardunentzat jomuga bateratua nahi dugula. Elkarrekin eraikitako egitasmo partekatuak emango diola gure herriari behar duen etorkizuna. Eta, gaur egun, nazio eraikuntzak behar duela oinarrian komunitate bat, guztion bizitza duina eta eskubide oinarrizkoak bermatuko dituena; eta baita pertsonen arteko berdintasuna nahiz elkarrenganako zaintza eta errespetua sustatuko dituena".
Ikurrarekin asmoa mosaiko digital erraldoi bat osatzea da, "bakoitzak bere desioak adieraziz egindako argazkiekin", Aberri Egunean sare sozialen bidez zabaltzeko. Horrekin batera, egun eta ordu berean euskal irratien emankizun bereziari jarraituz, elkarrekin abestera deitu du. Ohi bezala, eta konfinamendua abiatu zenetik balkoietan egiten ari diren hainbat ekimen jarraituz, horiek ikurrinez eta Nafarroako banderez apaintzeko ere eskatu du. "Baliatu dezagun 2020ko salbuespen egoera hau Aberri Egunari zeregin berri bat emateko: euskal komunitateko kide sentitzen garen guztioi erabakimena, garapen kolektibo eusgarria eta berdinzalea emango ligukeen Euskal Herria aldarrikatzea. Zinez sinesten dugulako, eskubide guztien jabe izango den gure nazioa eraikitzean, mundua hobetzen ari garela guri dagokigun partean".
Talde sustatzailea:
1. Ainhoa Aiensa Laborda, Supermerkatu baten langilea. Iruñea, Nafarroa Garaia.
2. Aitor Servier Etxexuri, Bertsolaria. Azkaine, Lapurdi.
3. Amaia Merino Unzueta, Zinemagilea. Barañain, Nafarroa Garaia.
4. Amaia Nausia Pimoulier, Historialaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.
5. Angel Oiarbide Ruiz, Arkitektu teknikoa. Idiazabal, Gipuzkoa.
6. Basilio Garcia Mayo, Udaltzaina. Amurrio, Araba.
7. Carlos R. Etxepare Rambosio, Kazetaria. Buenos Aires, Argentina.
8. Carlos Martinez Etxeberria, Ikaslea. Murchante, Nafarroa Garaia.
9. Cristina Jacas Mateu, Suhiltzailea. Soraluze, Gipuzkoa.
10. Estitxu Garai Artetxe, Publizista. Gordexola, Bizkaia.
11. Gaizka Aranguren Urrotz, Kazetaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.
12. Iker Villa Baraja, Musikaria. Barakaldo. Bizkaia.
13. Iñaki Dorronsoro Plazaola, EIko lehendakaria. Ataun, Gipuzkoa.
14. Iñaki Pujana Aguirre, Garraiolaria. Dima, Bizkaia.
15. Iratxe Gonzalez Morcillo, Medikua. Portugalete, Bizkaia.
16. Josu Camara Izagirre, Aktorea. Lezama, Bizkaia.
17. Kike Amonarriz Gorria, Euskaltzalea. Tolosa, Gipuzkoa.
18. Maddalen Arzallus Antia, Bertsolaria. Hendaia, Lapurdi.
19. Maialen Saez de Okariz Ruiz de Sabando, Erizaina. Gasteiz, Araba.
20. Marijo Monco Garcia, Garbitzailea. Lezo, Gipuzkoa.
21. Markel Susaeta Laskurain, Futbolaria. Eibar, Gipuzkoa.
22. Mario Zubiaga Garate, EHU-UPVko irakaslea. Durango, Bizkaia.
23. Mikel Irizar Intxausti, Jubilatua. Elorrio, Bizkaia.
24. Nerea Loron, La Furia, Abeslaria. Cascante, Nafarroa Garaia.
25. Pello Otxandiano Kanpo, Injenieroa. Otxandio, Bizkaia.
26. Terexa Lekunberri Indart, Antropologoa. Ortzaize, Nafarroa Beherea.
27. Xabier Barandiaran Irastorza, Soziologoa. Ataun, Gipuzkoa.