Esperientzia bat, hiru gizaldi eta mila istorio

Erabiltzailearen aurpegia Nagore Arin 2020ko martxoaren 14a

Matias eta Xabier Gorrotxategi aita-semeak, Casa Julian jatetxean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Xabier Gorrotxategiren aburuz, «esperientzia» bat eskaintzen du Tolosako Casa Julian jatetxeak. Negozioaren nagusia da, eta jatetxeaz arduratu den hirugarren kidea. Zaharraren txuleta parrilan eta pikillo piper melatuak dira platerik kutunenak.

Ez da ezer aldatu; 1950eko hamarkadan zegoen bezala jarraitzen du Tolosako (Gipuzkoa) Casa Julian jatetxeak. Atmosfera berbera, jangela berbera eta eskaintza berbera. Bertara sartzea denboran atzera bidaia bat egitea bezala dela diote bezeroek; ez dabiltza oker. Gaur egun, Xabier Gorrotxategi da jatetxearen jabea. Haren aitaren eskutik jaso du lekukoa: Matias Gorrotxategiren eskutik. Hark, berriz, Julianen testigua hartu zuen. Xabier, beraz, jatetxearen gidaritza hartu duen hirugarren pertsona da: belaunaldiartekotasunaren ispilu. Merezimendu, sari eta aipamen asko jaso ditu jatetxeak urte luzeetan. Duela gutxi, adibidez, Repsol gidan izendatu dute: eguzki bat jarri diote. «Harro egoteko moduko lorpena da; polita da jendeak zure lana aitortzea», adierazi du semeak.

Jarraitu irakurtzen www.berria.eus webgunean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!