Sei hilabetera murriztu dute Amalur Mendizabal jo zuen ertzainari jarritako zigorra

Erabiltzailearen aurpegia Jon O. Urain 2019ko abenduaren 16a

Amaiurko senatari ohia jotzeagatik, bi urteko zigorra ezarri zioten poliziari. Auzitegi Gorenak murriztu du.

2013ko irailaren 30ean gertatu zen, Herrira-ren aurkako operazioan. Amaiurreko senataria zen orduan Amalur Mendizabal. Guardia Zibila elkartearen Hernaniko egoitzara sartu zen, eta Ertzaintzak hartu zituen inguruak. Jende ugari bildu zen protestara, eta Ertzaintzak indarrez sakabanatu zituen. Emakume bat babesten ari zen Mendizabal eta senatari txartela ateratzen, ertzain batek buruan jo zuenean. Bost zentimetroko ebakia egin zioten, eta zortzi puntu eman zizkioten.

Mendizabalek salaketa aurkeztu eta bost urtera heldu zen lehen ebazpena, iazko otsailean. Bertan ontzat eman zuen epaileak fiskaltzaren eta akusazio partikularrak egindako bi urteko zigor eskaera, eta horretaz gain, bi urtean brigada mugikorrean aritzeko debekua ere ezarri zioten inputatutako ertzainari. Jaurlaritzak esan zuen "neurrigabea" zela zigorra.

Orain, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi du zigorra sei hilabetera murriztea.

Segi irakurtzen hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!