Soinuarekin bezain ona giroa jartzen

Erabiltzailearen aurpegia Miren Garate 2019ko martxoaren 28a

Eleuterio Tapiak mendiko erromeriak eta txapelketen aro modernoa ezagutu zituen. Jaialdietan ibili zen, eta eskolak ere eman zituen. Eta, soinuarekin bat, herri kirolak uztartu zituen. Joxean Agirrek haren bizipenak bildu ditu biografia batean.

Soinua alde batetik, eta herri kirolak bestetik. Bi ardatz horiek izan zituen Eleuterio Tapiaren bizitzak (Asteasu, Gipuzkoa, 1926 - Asteasu, 1988). Hain kontrajarriak iruditzen zitzaizkion bi arlo horiek nola ardaztu liburu bakar batean: hori izan zen Joxean Agirreren (Azpeitia, Gipuzkoa, 1949) hasierako kezka Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak hari buruzko biografia bat egiteko eskatu zionean. «Segituan ikusi nuen guztia bat zela garai hartan: gaztetasuna, sasoia, indarra», dio Agirrek berak.

Eleuterio Tapia. Bera zen festa izena jarri dio liburuari, Iñaki Perurena harri jasotzaileak kontatutakoetatik abiatuta: «17 urte zituela, harakin ofizioa ikastera joaten zen Perurena Tolosara, eta astelehenetan ferian ikusten omen zuen Eleuterio, inguruan denak barrezka zituela». Bromosoa. Giroa jartzeko gaitasuna zuena. Baina zorrotz jartzen ere bazekiena. Jenio bizikoa.

Segi irakurtzen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!