«'Input' herritarra ezin da mugatu hauteskundeetara»

Erabiltzailearen aurpegia Jon O. Urain 2018ko urr. 22a, 11:36
Zubiagaren eta Akizu. JON URBE/FOKU

Herritar foroen ondorioak Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldearen esku utzi ditu Eusko Ikaskuntzak. Zubiagaren eta Akizuren esanetan, proiektuekiko «errespetua» da topalekua.

Azken asteetan, galtzak bete lan ibili dira Beatriz Akizu (Soraluze, Gipuzkoa, 1969) eta Mario Zubiaga (Tolosa, Gipuzkoa, 1963). Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldeak eskatuta, herritarren foroak antolatu zituen Eusko Ikaskuntzak ekainean, eta Akizuk eta Zubiagak aurkeztu zuten ondorioak biltzen dituen txostena lantaldean, irailaren 26an. Aldi berean, mendeurreneko kongresu betean da Eusko Ikaskuntza; Baionan ekin zioten, urriaren 5ean, eta Oñatin (Gipuzkoa) egingo dute azken saioa, azaroaren 23an. Bertan proposatuko dituzte etorkizunean landu beharreko agendak.

Herritarren foroetan jasotakoekin txostena aurkeztu duzue Eusko Legebiltzarrean. Zeintzuk dira ondorio nagusiak?

MARIO ZUBIAGA: Adolfo Suarezek esan zuen: «Egin dezagun normal erakundeetan jada normala dena kalean». Esaldi horrek oso ongi laburbiltzen du, jendearekin zuzenean hitz eginda eta jende ezberdina elkartuta, zenbateraino ateratzen diren eduki zentzudunak, jendeak natural darabiltzanak egunerokoan, eta gero zer arazo dagoen erakundeetan normalizatzeko. Orduan, zein da oztopoa, gure elite politikoak? Interes alderdikoiak?

BEATRIZ AKIZU: Parte hartzaileen ikuspegitik, horixe da azpimarratu zena; zein erraz den posible hitz egitea adostasun aukeren inguruan, zein gustura aritu diren, eta jarraitzeko gogoa dagoela.

Hiru galderatan banatu zenuten saioa: «Nor eta zer gara? Nolakoak izan nahi dugu? Nola antolatzen gara?». Erantzunak?

M. Z.: Nagusiki, adostasuna dago proiektu kolektibo guztiekiko errespetuan eta zilegitasunaren aitortzan. Elkarri aitortzea zure proiektu politikoak nireak bezain legitimoa eta gauzagarria izan behar duela.

B. A.: Beste bat da kontzeptu askotan sakontzeko premia dagoela; kontzeptu askok ideia polisemikoak gordetzen dituztela, eta horietan sakontzeko gogoa zutela parte hartzaileek.

M. Z.: Jendeak horrelako esperientziekin jarraitu nahi du, kontzeptu batzuk eguneroko eztabaida politikoan erabiltzen direlako arma politiko gisa: nazioa, burujabetza, estatua... baina zer ondorio du nazio edo estatu izateak? Jendeak jakin nahi du kontzeptu horiek zer esan nahi duten.

126 lagunek hartu zuten parte. Interes falta dago? Baliabide falta egon da?

B. A.: Hori arrazoi bat da. Oso epe motzean halako prozesu bat aktibatzea, larunbat goiz batez, oso tarte txikia da. Edonola ere, arlo kuantitatiboan baino, kualitatiboan jartzen dugu arreta, kualitatiboak bermatzen baitu gutxiengoa presente egotea ariketa honetan.

Jarraitu hemen irakurtzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!