Mendi lasterketa handietan punta-puntan ibili ostean, erretiratzea erabaki du Iker Karrera amezketarrak (Gipuzkoa). Hala jakinarazi du gaur goizean, twitterren idatzi duen mezu batean:
Iritxi da eguna. Hau izango da nere azken dortsala.
— iker karrera (@iker_karrera) 27 de agosto de 2018
Llegó el día. Este será mi último dorsal.
Eskerrik Asko denori! Gracias!" pic.twitter.com/AVYGOwqjFd
Azken dortsala erakutsi du, gaur bertan erabiltzen ari dena, Mont Blanceko Ultra Traileko zazpi karreretako batean. Petite Trotte en Leon (PTL) taldekako raidean ari da parte hartzen. 300 kilometroko ibilbidea, 25.000 metroko desnibel positiboarekin. Zigor Iturriarekin ari da parte hartzen, ostiralera arte luzatu daitekeen lasterketan.
Lasterketa abiatu aurretik BERRIAri emandako elkarrizketan gogotsu ageri dira Karrera eta Iturrieta. Eguraldiak kezkatzen du gehien Karrera, eta zer izango den jakin gabe estrategia zehaztea zaila dela dio: "Material mota eta kopurua, horrek baldintzatuko digu. Lo noiz egin? Hitz egin degun zerbait izan da, ekaitzak gogor jotzen badu, ahal bada geratu eta lo egiteko aprobetxatu. Ahal den arinen ibiltzen saiatuko gara, baino inork ez du alperrikakoa izango duen pisurik eramango".
Lasterketa handi batean parte hartuz erretiratzea erabaki du. Honela definitzen baitu Mont Blanceko Ultra Traila: "Mendiko lasterketen munduan bi egun daude gorriz azpimarratuta, Zegama-Aizkorri, egoten den giro eta mailagaitik, eta gero UTMB, ultra traila izki larriz idatzita. UTMB ez da izango munduko lasterketa politena, ezta gogorrena ere, baina bertan mugitzen diren zenbakiak ikusgarriak dira. Lasterketa baino bi aste lehenago dagoeneko hasten da nabaritzen bertako kaleetan lasterketa giroa, eta azken astean han biltzen gara 7000 korrikalari inguru mundu guztitik etorriak. Ikustekoa da bertan daukaten muntaia eta antolakuntza, mendiko lasterketa bat beharrean, beste edozein puntako kirol froga baten jaia ematen du hark".
Jarraitu irakurtzen hemen.