Manu Azkarate

Kartzelan heriotza ez da «naturala»

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Sagarzazu 2018ko abuztuaren 23a

Francisco Espinosaren eskutitza, hil baino sei egun lehenago idatzia. Argazkia: BERRIA

Euskal presoen aurkako tratua salatu du bizkartzain ohi batek. Gaixo dagoen Manu Azkarateren ziegako kidea zen, eta eroriko batengatik hil da, «medikuak artatu gabe».

Esnatu zenean topatu zuen hilotza. Francisco Espinosa. «Preso soziala». Alcala Mecoko espetxea (Madril). Hilabete batzuk zeramatzan Manu Azkarate euskal presoaren ziegan. Eta harekin egin zuen azken gaua ere. Duela zazpi urte eta erdi sartu zuten kartzela horretan. Aurretik, besteak beste, eta, Espinosak berak gutun batean azaltzen duenez, bizkartzain lanetan aritu zen ETAk mehatxatutako pertsonak babesten, Errenterian, Hernanin, Donostian eta Zarautzen, 1996tik 2003ra. «Aurrez aurreko lubakietan» zeuden bi presoak «dantza lagun» bihurtu ziren, idatzian dioenez.

Hil baino sei egun lehenagoko data dauka BERRIAk eskuratutako eskutitzak (irakurri hemen osorik, euskaratuta). Espinosak kontatzen du euskal presoek bestelakoekin duten «elkartasunezko» harremana, eta, bereziki, salatzen du funtzionarioen aldetik jasotzen duten tratua. Hark idatzitakoak eta sei egun geroago hari gertatutakoak badute lotura, gainera.

Azkaratek bere gertukoei azaldu dienez, abuztuaren 17ko goizean, Espinosa erori egin zen. Garondoarekin jo zuen lurra, eta konortea galduta eraman zuten erizaindegira; lau kortxet jarri eta analgesikoak eman ostean, modulura eraman zuten berriro, medikuak artatu gabe eta bestelako zaintzarik gabe. Gauean hil zen. Preso batzuek salatu dute gertatutakoa, eta Alcala de Henaresko (Madril) epaitegiari dagokio ikertzea.

Jarraitu irakurtzen hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!