Iragana orainari josteko beste hari bat

Erabiltzailearen aurpegia Amagoia Gurrutxaga Uranga 2018ko apirilaren 23a

«Mugarri» den 1926ko grabazio bat. Bi bertsolari. Txirrita bat, ziur; bestea, ustez, Pello Errota. Bigarren bertsolari hori Jose Migel Bitoria Agote 'Anbuerri' delakoan dago Joxan Goikoetxea, Bernardo Atxagarekin herenegun azaldu zuenez.

Pello Errota bertsolariaren datorren urteko mendeurrenaren babesean, Pello Errota ez beste bertsolari baten ahotsa ezagutaraztea. Horixe egin zuten herenegun arratsean Bernardo Atxaga idazleak eta Joxan Goikoetxea musikariak, Asteasuko (Gipuzkoa) udaletxeko batzar aretoan, Maialen Lujanbio eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolarien puntuak lagun. Atxagaren Muskerraren bidea liburuko gogoeten bidetik, bertsolaritzaren historia josteko hariak aurkitzeko eta mugarriak finkatzeko. Segi irakurtzen...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!