Bost urteko kartzela zigorraren eskaera, Xabi Alonsorentzako

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2018ko martxoaren 21a

2010, 2011 eta 2012 urteetan, bi milioi euroko iruzurra egitea egozten dio fiskaltzak futbol jokalari ohi tolosarrari.

Madrilgo Fiskaltzaren Delitu Ekonomikoen Sailak bost urteko kartzela zigorra eskatu du Xabi Alonsorentzako. Real Madril taldean aritu zen garaian, hiru delitu ekonomiko egitea leporatzen dio futbol jokalariari.

Fiskaltzak zigor bera eskatu du Alonsoren aholkulari Iban Zalduarentzako eta Kardazli Comercio Inbertsio eta Kardazli Comercio Serviços de Consultoria e Investimentos LDA enpresako administratzaile Ignasi Maestrerentzako.

Horrez gain, akusatuetako bakoitzari lau milioi euroko zigorra ezartzeko eskatu du, ardura zibilarengatik. Espainiako Ogasunari 2.032.845 euro ordaintzera behartu ditzatela ere eskatu du; fiskalaren arabera, hori izan baitzen iruzurraren bidez Ogasunari ordaindu gabe utzitako diru kopurua, interesak gehituta.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus-en

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!