Euskarazko edukien lehen Chromecast aplikazioa, prest

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Urkizu 2018ko martxoaren 21a

Maite Iturbe, Markel Olano eta Luistxo Fernandez, atzo, Donostian. GORKA RUBIO

JarriON aplikazioak telefonoa eta telebista lotzeko aukera ematen du. Berria telebistako eta beste hamar ataritako bideoak ikus daitezke.

Euskarazko edukiak nahieran ikusteko tresna berri bat sortu du Codesyntax enpresak: JarriON aplikazioa. Android telefonoetan deskarga daiteke dagoeneko, eta bideoak telefonoan bertan ikus daitezke. Baina, era berean, edukiak telebista aparatura igaro daitezke Chromecast aparatua —39 euro kostatzen da— izanez gero. Telebista bat Internetera lotzeko modu erraza eskaintzen du aparatu horrek, baina bada baldintza bat: telebistak HDMI sarbide bat izan behar du. www.jarrion.euswebgunearen bidez ere ikus daitezke edukiak.

Gipuzkoako Diputazioaren eskutik, 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen sormen laborategia ari dira prestatzen. Eta laborategi horretako lehen fruituetako bat da JarriON.

Luistxo Fernandez aplikazioaren sortzaileak atzo nabarmendu zuen telefonoa eta telebista pantaila gero eta lotuago daudela, telebista Internetera lotzen ari delako. «Telebista Internetera lotzeko modu bat Smart TV izenekoena da, baina etxe komertzial batzuen eskuetan dago. Euskarazko garatzaile batek negoziatu egin beharko luke marka handi horiekin. Telebista Internetera lotzeko beste modua Chromecast aparatuena da». Aparatu horrek ez du telekomandorik. Sakelako telefonoa da telekomandoa. «Aplikazio ezberdinak dira telebista Internetekin konektatuko dutenak. Aplikazio horietako bat da JarriON». Hain zuzen ere, euskarazko edukien lehenbiziko Chromecast aplikazioa da JarriON.

Jarraitu hemen irakurtzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!