«Ama naizenetik beste patxada eta zuhurtzia batekin lehiatzen naiz»

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Arratibel Gascon 2018ko mar. 6a, 09:46

Amatasuna modu desberdinean hartu du Leire Olaberriak. Bere egunerokoan eta prestakuntzan aldaketa batzuk behar izan arren merezi izan duela nabarmendu du.

Munduko Pista Txapelketarako deialditik kanpo geratu zenean, duela hilabete batzuk, Leire Olaberria txirrindulariak (Ikaztegieta, Gipuzkoa, 1977) salaketa jarri zuen Espainiako hautatzaile Raul Menaren kontra. Jakinarazi zuen erabaki horren atzean bera ama izatea dagoela. «Irailean deitu ninduen, Europako Txapelketa prestatzeko egonaldi bat egiteko, Mallorcan. Umeak bederatzi hilabete eskas izan arren, baietz esan nion. Haurra nirekin eraman nuen, gastu guztiak nire gain hartuz». Madison proban lehiatzeko proposatu zion. «Itzuli nintzenetik proba hori Eukene Larrarte taldekidearekin korritzen nuen. Oso emaitza onak lortzen ari ginen Europako zirkuituan, eta esan nion harekin egin nahi nuela».

Menak, ordea, beste txirrindulari batekin lehiatu behar zuela esan zion. «Baina ikusi nuen, txapelketarako hiru aste falta zirenean, teknikoki asko falta zitzaigula elkar ulertzeko. Erori ere egin ginen. Hori dela eta, esan nion ez nengoela horretarako prest. Ama izanda, halako proba batera joateak ahalegin handia esan nahi du niretzat, bai pertsonala, baita ekonomikoa ere. Ez nago denbora galtzeko moduan». Ordutik ez du gehiago deitu: «Garbi dut ez dela kirol emaitzengatik, baizik eta, besteak beste, ama naizenez ezin naizelako hainbeste egun egon etxetik kanpo. Nire taldekidearekin lehiatzen ez uztea, ezetz esatera behartzeko modu bat izan da». 

Lasai dago, halere: «Nire lehentasuna umea da, eta argi dut gauzak garbi esateak kondenatu nauela». Espainiako Txirrindularitza Federazioko diziplina batzordean salaketa jarri ostean, bide penaletik joko du orain «Aurrera egingo dugu, eskubiderik gabe utzi nautelako, baita etorkizunean berriro gerta ez dadin ere». Brightongo hitzarmena ekarri du gogora: «Bosgarren puntuan dio, ama diren kirolariek berdintasunean lehiatzeko eta hautatuak izateko eskubidea dutela».

Jarraitu hemen irakurtzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!