Bi urteko kartzela zigorra ezarri diote Amalur Mendizabal senataria jo zuen ertzainari

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2018ko ots. 9a, 11:05
Amalur Mendizabal kolpatu zuen ertzain batek 2013an.

Brigada mugikorrean aritzeko debekua ere ezarri diote ertzainari. Zortzi puntu eman behar izan zizkioten orduan Amaiurreko senatari zenari.

2013ko irailaren 30ean gertatu zen, Herrira-ren aurkako operazioan. Amaiurreko senataria zen orduan Amalur Mendizabal anoetarra. Guardia Zibila elkartearen Hernaniko egoitzara sartu zen, eta Ertzaintzak hartu zituen inguruak. Jende ugari bildu zen protestara, eta Ertzaintzak indarrez sakabanatu zituen. Emakume bat babesten ari zen Mendizabal eta senatari txartela ateratzen, ertzain batek buruan jo zuenean. Bost zentimetroko ebakia egin zioten, eta zortzi puntu eman zizkioten.

Mendizabalek salaketa aurkeztu eta bost urtera heldu da ebazpena. Bertan ontzat ematen du epaileak fiskaltzaren eta akusazio partikularrak egindako bi urteko zigor eskaera, eta horretaz gain, bi urtean brigada mugikorrean aritzeko debekua ere ezarri diote inputatutako ertzainari. Bide batez, 3.600 euroko kalte ordainak eman beharko dizkio Mendizabali.

Jarraitu Berrian irakurtzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!