Hezkuntza sistemaren aurkako mobilizaziora deitu du IAk martxoaren 21erako

Erabiltzailearen aurpegia Asier Arrate Iruskieta 2018ko otsailaren 9a

IAren atzoko agerraldia, Tolosako txosnetan. JCRuiz/Argazki Press

Ikasle sindikatuak «kaleak hartzeko» deia egin die ikasleei. LOMCEri eta errebalidei «ezetz esateko eguna» izango dela adierazi dute

Egungo hezkuntza sistema «arrotzaren» aurka daudela aldarrikatzeko, Ikasle Abertzaleek mobilizazioak iragarri dituzte martxoaren 21erako. Tolosan (Gipuzkoa) egindako prentsaurrekoan, «kaleak hartzera» deitu dituzte ikasleak: «Gure indar eta haserreak kalera atera eta gure gaitasun propioei gorazarre egiteko eguna izango da». Azaldu dutenez, mobilizazioen helburua ez da izango erakundeei eskari zehatzak egitea, «hezkuntza sistema kapitalista suntsitzen ari direla» erakustea baizik.

Martxoko mobilizazioa hainbat ikastetxetako «dinamikak barnebiltzeko unea» izango dela adierazi dute. Ikasle sindikatuko kideek gogora ekarri dituzte ikasturte hasieratik antolatu dituzten ekintzetako batzuk: «Eunaten (Nafarroa), errebalidak geratu eta ikasle autodefentsa sarea sortu; Arrasateko ikastolan (Gipuzkoa), greba eskubidearen aldeko borroka; Gasteizen, herri eskolak; Tolosaldean, ikasle gelaren aldeko borroka; Gernikan (Bizkaia), txirrinaren aurkako borroka...». Argi utzi dute, ordea, kasu horiek ez direla zentro bakoitzeko ezaugarrien ondorio: «Klase dominatzaileak bere interes eta beharrei erantzuten dien eredu bat sortu, indartu eta etengabe erreproduzitzeko dagoela ikusi dugu».

Jarraitu hemen irakurtzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!