Enirio-Aralar

Gipuzkoako Diputazioko bi zuzendari deklaratzera deitu dituzte Aralarren eraikitako pista baten harira

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola 2017ko abenduaren 11

Argazkia: Berria.eus

Eguzki eta Landarlan taldeek Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzan jarritako salaketen ondorioz dator deklaratzeko deia.

Naturaren kontserbazioan diharduten elkateak batzen dituen Naturkon kolektiboak jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko bi zuzendarik, Obra Hidraulikoetakoak eta Mendietakoak, Tolosako Epaitegian deklaratu beharko dutela asteazken honetan, lurralde antolamenduaren aurkako delituak egitea egotzita. Hain justu, iaz Aralarren Enirio-Aralarreko Mankomunitateak sustatuta eraiki zen pista baten "arduradunak" izatea leporatzen diete.

Aralarren egiten ari diren pisten harira ugariak dira erakunde naturalista eta kontserbazionisten protestak, eta, hain justu, Eguzki eta Landarlan elkarteek jarritako salaketa baten harira deituko dituzte deklaratzera aldundiko bi arduradunak; Arantxa Ariztimuño eta Felix Asensio. Lehena Mendietako zuzendaria da eta bestea orain Obra Hidraulikoetako zuzendaria bada ere, Ingurumen zuzendari izandakoa.

Jarraitu irakurtzen hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!