Bi urteko zigorra eskatu dute Amalur Mendizabal jo zuen ertzainaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko abenduaren 4a

2013ko irailaren 30ean jo zuen borraz ertzainak senatari ohia, Herrira-ren aurkako polizia operazioaren kontrako protesta batean zegoela. Gipuzkoako Epaitegiko fiskalaren zigor bera eskatu du akusazioak.

Herrira-ren aurkako operazioan, Guardia Zibila Hernaniko egoitzara sartu zen, eta Ertzaintzak hartu zituen inguruak. Jende ugari elkartu zen protestara, eta ertzain batek borraz jo zuen buruan Amalur Mendizabal orduan Amaiurreko senataria zena. Emakume bat babesten ari zela eta senatari txartela erakusten ari zela jo zuten; buruan bost zentimetroko ebakia egin zioten, eta zortzi puntu eman zizkioten.

Jarraitu irakurtzen hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!