Gaztea irratiaren espiritua ETB1era eraman nahi du 'Gure kasa' saioak

Erabiltzailearen aurpegia Edu Lartzanguren 2017ko ira. 29a, 09:50

Sare sozialak erabiliko dituen gazteen inguruko saioa emango dute euskarazko kateko gauetan, astelehenetik ostegunera.

azteak, gazteen kezkak, gazteen gaiak eta gazteen hizkera. Gazte hitza izan zen atzo gehien erabilitako bat ETBko Miramongo estudioetan, Gure kasa saioa platoan bertan aurkeztu zutenean. Gaztea irratiaren arintasuna eta freskotasuna ETB1era eraman nahi du saioak. Astelehenetik ostegunera emango dute saioa, 21:30ean, urriaren 2tik aurrera.

«Aspaldi gabiltza gazteen aldeko apustua egiten, etorkizunean horien artean egongo direlako geure ikusleak», esan zuen atzo Xabier Aurrekoetxea ETB1eko programa zuzendariak. Gaztea nor den galdera arantzatsuari ez diote heldu nahi, ordea, telebistako arduradunek. Gure kasa saioaren edukiak «gaztetxoentzako» egokiak izango direla esan zuten, baina baita «helduxeagoentzat» ere. «Eta gurasoentzat ere aukera da, ikusi nahi badute zertan dabiltzan seme-alabak».

Saioaren ardatza entretenimendua izango dela nabarmendu zuen Zaloa Mendez zuzendariak. Estudioaz harago, sare sozialak eta Youtuberen mundua erabiliko dituzte eurengana berez hurbilduko ez liratekeen gazteen bila joateko. Saioak «estilo arina» eta «mugimendu asko» izango duela esan du zuzendariak. Gidoi bat izango dute, baina leku asko utziko diote bat-batekotasunari. Gaztea irratiarekin «sinergia» landuko dutela gaineratu du zuzendariak.

Lolita gotiko bat

Ikusleak ez dira atrezzo hutsa izango saioan. Aitziber Garmendia aktorea arduratuko da haiek dinamizatzen. Horretarako pertsonaia bat sortu du: Zurine. Japoniako gazte kulturako lolita gotikoen moduan jantzita, umore puntua jarriko dio saioari. «Grabaketetan ikusi dugu pertsonaiak gazteak harrapatzen dituela, eta uste dugu funtzionatuko duela», esan zuen aktoreak atzo.

Aurpegi zurbilez makilaturiko Zurineren gazte hizkera lantzeko, bideo joko dendetan ibili da azken asteotan aktorea. «Belarria jarrita egon naiz, nola hitz egiten duten ikertzeko. Iturria oso garrantzitsua da», esan zuen atzo, adierazpenetan sin mas eta buah txabal esamoldeak tartekatzen zituen bitartean.

Jarraitu hemen irakurtzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!