Kearen hurrengoak

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko ekainaren 15a

Kolpistek 1936ko udan abiarazitako jazarpen sistemaren tresna eraginkorra izan zen zentsura. Urteekin, eboluzionatu egin zuen moldez, herritarren pentsamendua eta mintzaira kontrolatzeko zioa ahaztu gabe inoiz.

Erreketeak ikusi nituen Tolosara sartzen, eta hura guztia lutuz apaindutako eszenatoki bat bezala gogoratzen dut». Gerora etnografo eta historialari bihurtuko zen Juan Garmendia Larrañaga (Tolosa, Gipuzkoa, 1926-2015) umearen oroitzapenak. 1936ko abuztuaren 11koak. «Gogoan daukat nafarrak sartu zirenean nola erre zituzten liburuak Tolosako kalean». Plaza Zaharrean. Bertako seme Ixaka Lopez Mendizabalen (1879-1977) argitaletxeko liburuak sutan. Gizon hura bazen nor kolpisten begietara: Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat 1918an; Xabiertxo liburuaren idazlea 1925ean; hainbat ikastolaren sortzailea Espainiako II. Errepublika garaian; eta EBB Euzkadi Buru Batzako lehendakaria 1935ean, besteak beste. Zapalgarria, erregarria zen haren itzala. Eta bera harrapatu ezin izan zutenez, bere liburuak erre.

Kolpistek ezarri asmo zuten gizarte eta kultura ereduaren iragarle izan zen Tolosako liburu erreketa hura. Ez zen lehena eta ezta azkena izango ere. Konkista burutu ahala, jazarpen makina erraldoia jarri zuten martxan.

 

Jarraitu erreportajea irakurtzen, Berrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!