Aralarko pistei buruz parte hartze prozesua abiatzeko eskatu dute Gipuzkoako mendi elkarteek

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko maiatzaren 19a

Azterketa zientifikoa eta sozio-ekonomikoa egiteko ere eskatu dute. Baita informazio gardentasuna eta partaidetza prozesu irekia ere. Horiek guztiak bururaino eraman arte, lanak gelditu egin behar liratekeela uste dute, gainera.

Aralarren pistak eraikitzeak mendilerroan sortuko duen inpaktuak atzera bueltarik ez duenez, ondo aztertu beharreko gaia da, Gipuzkoako mendi elkarteen iritzian. Pista horiek Aralar "abeltzaintza-ustiapena nagusi duen lurraldea" bilakatzea ekarriko lukete elkarte horien esanetan, baina abeltzaintza neurriz kanpo egiteak kalteak dakartzala ohartarazi dute. Gaur egun ere oreka neurrietatik gora dabil artzaintza jarduera, eta horrek akuiferoetako "uraren kalitatea murriztea" eta "higadura fenomenoak sortzea" dakar, eta ondorioz "lurrak ez hain onak izatea".

Segi irakurtzen

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!