'Mekaben Pott'

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Astiz 2017ko maiatzaren 8a

SORZAIN

Aurten bete dira 40 urte Bernardo Atxagak, Joxemari Iturraldek, Jon Juaristik, Joseba Sarrionandiak, Ruper Ordorikak eta Manu Ertzillak Pott Banda sortu zutenetik. Sei aldizkariko eta liburu bakarreko uzta utzi zuten, baina talde haren ironiak eta literatura ulertzeko erak eraberritu egin zituzten euskal letrak.

Sinkronizazioa. Hori da Pott bandak egindako ekarpen nagusia, Jon Kortazar EHUko literatura katedradunak dioenez: «Euskal literaturaren erlojua garaiari lotu zioten». Duela 40 urte osatu zuten taldea, Bilbon, Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde, Joseba Sarrionandia, Ruper Ordorika, Jon Juaristi eta Manu Ertzilla gazteek, eta Pott aldizkariaren lehen alean azaldu zuten zertan zen beren konplotta: «Editoriale bat egiteko bildu gara Bilbaon Pott bandakook. Legioan bezala ez diogu elkarri eskatu curriculum vitaerik, afalondotako patxadaz hasi gara ekinean. (...) Bihen bitartean, hau bezalako panfletoen bitartez jakinen duzue gutaz. Hitz bat oraindik: editoriale bat ez da beti sortzen plangintza kulturalaren hutsuneak betetzearren. Ez gaude horri begira. Begira gaude begira goiko kamino berrira, esan nahi baita, ez gaudela inori serbitzeko geure buruak argitzeko baino. Mekaben Pott». Eta, hain zuzen ere, madarikazio hori jaurtitzearekin batera hasi ziren munduko literaturaren ezkilak eta euskal literaturakoak batera jotzen, Kortazarren hitzetan. Sortzaile haien lana gogoan hartzeko eta omentzeko kaleratu du Pott Banda. Ekilibrista bihotza (1977-1980) liburua Sorzain argitaletxeak, eta etzi egingo dute aurkezpen publikoa Bilboko Bidebarrieta liburutegian, besteak beste, Atxaga bertan dela.

Bi esanahikoa da berez hitza. Potta: muxua, eta, beraz, plazera. Eta pott eginda egotea: akidura, eta, beraz, nekea. Pott bata, eta pott bestea. Eta bien arteko jolas horretan kokatu zuen bere burua taldeak. Ironia kutsu handiz, munduko literatur erreferentziaz lepo, eta libre idazteko gogoz.

Jarraitu irakurtzen hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!