Juan Kruz Mendizabalen sexu abusuen kasua artxibatu egin du Fiskaltzak

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko otsailaren 15a

Efe agentziak zabaldu duenez, salatutako delituak preskribatuta daudela argudiatu du. Ez du baztertzen, ordea, "datu berriak" agertuz gero, berriro aztertzea.

Juan Kruz Mendizabal apaizaren sexu abusuen kasua urtarrilean lehertu zen. Zenbait gizonek salatu zuten haurrak zirenean sexu abuxuak egin zizkiela Mendizabalek. Ezagutzen ziren kasuak 1994koak, 2001ekoak eta 2005ekoak ziren. Kasu horiek preskribatuta daudelakoan, ordea, Gipuzkoako Fiskaltzak artxibatu egin ditu horien harira zabaldutako diligentziak, Efe albiste agentziak jakinarazi duenez. Ez du baztertzen, ordea, auzia berriro aztertzea testigantza gehiago jasoz gero. Ikerketa egiteko bideetako bat izan daiteke kasu gehiago agertzea, Mendizabalen portaera "jarraitua" izan zela ikustea, eta horren araberako neurriak hartzea.

Orain arte hiru adingaberi egindako albisteen berri zegoen. Atzo, ordea, EITBk ezagutarazi zuen beste kasu bat. Albistegietan eman zuen bideo batean gizon batek Azaldu zuen 14 urte zituela jasan zituela abusuak, udaleku batzuetan, eta zerrenda ez dela bere horretan geratuko haren ustetan: «Kasu gehiago izango dira». Mendizabal ezaguna da, bereziki, adingabeekin jarduera asko egin izan dituelako, eta Gazteen Pastoraltzako arduraduna ere izan zen.

Jarraitu albistea irakurtzen Berria egunkarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!