«Giza duintasuna» erdigunera ekarriz

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Iruretagoiena 2016ko abenduaren 21a

Hamar urte dira Baketik fundazioa jendaurrean aurkeztu zutela, eta, gizarteko egoerak aldatu ahala, izaera moldatu du hark ere. Iker Uson: «Gure ustez, hori egiten dugu: baldintzak sortu, gauzak aldatzeko».

Giza duintasuna ardatz hartuta, erantzuten baino gehiago, galderak eginez bete ditu lehen hamar urteak Baketik fundazioak. «Zerk du lehentasuna?» eta «zer egin dezaket nik?», horra fundazioko kide Iker Usonek aipatutako bi. «Giza duintasuna erraza da paperean jartzen, baina egunerokoan mila buruhauste sortzen dizkigu. Ideia politikoak ala bizitza; mendekua ala bizitza; eta kanpotik datorrena... Zerk du lehentasuna?». Hor, etikaren garrantzia nabarmendu du: «Giza duintasunak egunerokoan ahalegin bat eskatzen digu kontzientziarekin. Zer egin dezaket nik?».

Bakea eta etika, biak ditu Baketik-ek izenean bilduak. Bakea, «bake positibo» gisa ulertzen dutela azaldu du Usonek: indarkeria guztiak desagertzearekin ez ezik, «bizikidetza berriarekin» lotuta dagoela dio: «Bake egoera batean bizitzeko, gure gizarteak egin behar zuen gertatutakoaren hausnarketa sendo bat, eta zimendu berriak jarri». Galderak, hor ere: «'Nola iritsi gara honaino?' eta 'Zimendu berriak zein izan behar dira?'. Hor, iruditzen zitzaigun gertatukoaren eta eraiki behar genuen bizikidetza berriaren gakoa giza duintasuna zela».

Baketik jaio zen garaian, su-eten iraunkorra emana zuen ETAk, eta ondoren etorriko ziren Genevako eta Loiolako negoziazioak, baina ez zuten esperotako amaierarik izan. «Gero, okerragoak etorriko ziren», gogoratu du Usonek: «Estortsioa, hildakoak, legez kanporatzeak...».

Elkarri mugimenduan ibilitako jendea batu zen Baketik-en bueltan. «Elkarri-k izan zituen bi seme-alaba: Lokarri eta Baketik», azaldu du: «Lokarrik hartu zuen eragile sozialaren bisio hori: kalean egon, mobilizatu, bake konferentziak antolatu... Baketik-ek, berriz, hartu zuen gogoetarako eta hausnarketarako ukitu hori: gure gatazka beste modu batean ulertzea, bitartekaritza...».

Jarraitu irakurtzen Berria egunkarian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!