«Dena oso azkar doa; espero baino azkarrago»

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Magro Eizmendi 2016ko aza. 23a, 11:42

Amezketa hankaz gora jarri du Jokin Altunak, eta oso eskertua zaie herrikideei. Igandean, haiei poza ematen saiatuko da. Urte eta erdian dabil profesionaletan, eta lehen txapela lor dezake. 

Hedabideen deiak etengabe jasotzen ibili, eta mundu guztiak lau t'erdiko finala gogoratzen dion arren, Jokin Altunak (Amezketa, Gipuzkoa, 1996) ez du aldarte ona galdu. Amezketan ez dago beste gairik, Jokin Altuna eta finala, finala eta Jokin Altuna.

Amezketan ikusmin harrigarria dago igandeko finalarekin.

Urte dezente ez dela finalistarik egon herrian, Joxean Tolosaren garaietatik. Ekaitz Saralegi aritu zen bitan finalerdietan, eta, behin, Olaizola II.a asko estutu zuen, baina pena hori gelditu zen, ez zela finalerako sailkatu. Olaizola II.aren aurka jokatu aurretik nabaritu nuen herrian ilusio handia zegoela, eta orain handiagoa.

Ia 200 bat pertsona joatekoak dira Gasteizera, eta Amezketak 968 biztanle ditu. Populazioaren %20 da hori!

Bai, dezente dira, bai. Lagun bati 125 sarrera eman zizkion Aspek, eta, gero, Internetez aritu da jendea. 150tik gora joango dira.

Lapurretan etortzeko egun ona.

Egun perfektua.

Kalean lasai ibil zaitezke?

Bai. Hain gutxi gara herrian, denak dira gertuko jendea. Egia da azken egunetan beti kontu bera irteten dela hitz egitean, eta pozgarria da. Batzuetan, pixka bat deskonektatzea ondo legoke, baina ulergarria da, eta jakin behar da eramaten.

Sailkatu osteko astelehenean, herriko eskolako —han dabil praktiketan— umeak zu noiz iritsiko irrikan zeuden.

09:30ean sartzen naiz, baina entrenamendua nuenez 11:30ean iritsi nintzen... Eta, bai, eromen pixka bat bazegoen. Polita da.

Hedabideak, sarrerak... Harritu al zaitu final batek dakarrenak?

Bai. Finalerdia irabaztean finala nuen buruan, dutxatzean-eta. Bi aste barru, finala. Baina astelehena iritsi, enpresako komunikazio arduraduna etortzen da, eta «hau, hau eta hau» esaten dizu. Elkarrizketak, mugikorrari adi... Onena ahalik eta goizena ohitzea da, eta askotan errepika dadila.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berria egunkarian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!