Errazkini deklarazioa hartu eta Naparra bilatzeko eskaria egin du epaileak

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Iruretagoiena 2016ko urriaren 26a

Argazkia: Berria.eus
Iñaki Errazkin kazetariak informazio pasatu ziona nor den jakinarazi du, eta baieztatu du datu haien arabera, Mont de Marsan (Frantzia) iparraldean egon daitekeela Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua.

Posta elektronikoz jasotako mezu baten bidez izan zuen Iñaki Errazkin kazetariak Naparraren kokalekuaz informazio eman zuen pertsonaren berri. Zerbizu sekretuetako kide ohia da, "estatu terrorismoarekin lotura" izandakoa, espainiarra. Hari buruzko datu guztiak eman ditu gaur Errazkinek, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epailearen aurrean —pasaportearen kopia bat ere badu—.

Berria-k jakin duenez, Errazkinek kontatu du, Espainiako zerbitzu sekretuetako kide ohiarekin harremanetan jarri ondoren, bospasei egun egin zituela Sao Paulon (Brasil) harekin hizketan. Iazko azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran izan zen hori, eta gai ugairi buruz aritu ziren hizketan. Azken aurreko egunean, Naparraren gaia atera zuen zerbitzu sekretuetako kide ohiak, kazetariak galdetu gabe, eta berak eskuz idatzitako dokumentu bat eman zion.

Jarraitu albistea irakurtzen Berria egunkarian. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!